“Konpromisoz konpromiso” da La Salleren leloa 2025-2026 ikasturterako.

Gure fundatzaile, Salleko san Joan Bautistaren hitz batzuetan oinarrituz, konpromisoaren balioa Kristau Eskoletako Anaien proiektuaren hasieratik gaur egunera arte hedatzen da, salletarren misioa gauzatzeko burutzen den ekintza bakoitzean nabarmenduz.

Arrazoi honengatik, itxuraz, Jainkoak, gauza guztiak jakinduriaz eta leuntasunez gobernatzen baititu, eta ez baititu gizakien joerak bortxatzen, konprometitu nahi ninduenez eskolen zaintza hartzera, hautemanezinez egin zuen erabat eta denbora luzean; eta honela konpromiso batek beste batera eraman ninduen, hastapenetan aurreikusi gabe. (HM 6)

Salletarren konpromisoak prozesuan egotea dakar, parte hartzea dakar, itxaropena izatea dakar. San Joan Bautistak konpromezua bizi izan zuen bezala, konpromisoa hartzea sortzen da sinesten dugun kausa bati buruz hausnartutako erabakitik, eta pertsonak ditu erdigunean, batez ere, gehien behar dutenak. Konpromisoa hartzea ere bada: prestatzea eta parte hartzea, haratago begiratzea eta, gure bokaziotik, misioan laguntzeko lan egitea. Konpromisoa hartzea itxaropen-ekintza bat da; izan ere, gure lana edozein dela ere, beti gure printzipioetatik eta balioetatik abiatuta, salletarrok fedea dugu etorkizunean.

Egungo munduak, non gatazka eta desberdintasuna ezarri diren, hamaika erronka ditu eremu guztietan, eta bere konpromisoa baliatuko duten pertsonak behar ditu. La Sallekoa, oraindik ere, hezkuntzaren aldeko apustua egitea da, gizartea eraldatzeko tresna gisa, pertsonei arreta eskainiz, garapen integralerako laguntza eskainiz, gizartea bidezkoagoa, solidarioagoa, integratzaileagoa eta guztiontzako aukerak dituena.

Eta konpromisorako dei hori gure identitaterik sakonenetik ere iristen zaigu, DNAtik, salletar gisa garena eta egiten duguna bustitzen duena eta "dena konektatuta" dagoela gogorarazten diguna. Eta lotura horretatik, gure ikasleekin, gure familiekin, gure hezitzaileekin, gure elkarteekin, urratsak ematen jarraitzen dugu La Salleren proiektuak bizirik iraun eta hazten jarrai dezan.

Espainiako eta Portugalgo La Salletik konpromisoa hartzera eta egun batean La Salleko San Joan Bautistak hartutako konpromisoa gauzatzen jarraitzera gonbidatzen zaituztegu.

Ongi etorri ikasturte berrira!

Materialak

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.