Salletar bokazioak

Gure nortasunean oinarritutako bokazio-kultura lantzen dugu

Salletar bokazioak

La Salle-n, “bokazio-kultura”, giza bizitza bokaziotzat hartzea sustatzen duen elkarte edo hezkuntza-obra bateko kideek sortutako gizarte-ingurune edo giro gisa ulertzen da. Ingurune horri esker, gizabanako bakoitzak, fededun izan edo ez, bizitzan duen pasioa eta helburuak ezagutzeko prozesuan sar dadin aukera izango du.

Salletarren bokazioa “guztiona” da. Denok dugu bokazio bat, eta bokazio hori bizi eta partekatzera deituak gaude, pentsatzeko, sentitzeko eta jarduteko modu bat sustatuz.

Bokazioa bizitza osoan irauten duen prozesua da, eta ez da banako dei bakarrera mugatzen. Aitzitik, dei eta erantzunen segida gisa ikusten da, Jainkoaren eta gizaki bakoitzaren arteko elkarrizketa aske bat, bizitzaren etapa ezberdinetan eta errealitate berriekin harremanetan etengabe aurkitu behar den misio batean gauzatzen dena.

Horrela, salletarrok misioarekin dugun konpromisoa hainbat bokaziotatik bizi dezakegu, Anaia edo asoziatu izaera publikoki aitortuta edo aintzatetsita.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.