Ezagutu gaitzazu

La Salle beti ``harantzago begira``

Gure historia

Lasalleko San Joan Bautista, Kristau Eskoletako Anaidiaren fundatzailearen eta Kristau Hezitzaileen Zaindariaren eskutik sortu zen. Frantziako Reims herrian jaio zen 1651n eta Rouenetik gertu hil zen 1719an.

Bizitzea tokatu zitzaion errealitatearen erronkek ukiturik, haratago begiratzen eta gehien behar zutenei hezkuntzatik erantzun bat ematen tematuta, San Joan Bautistak eta bere Anaiek kalitatezko eskolen sare bat sortzea lortu zuten, gaur egun mundu osoan zabalduta dagoena eta bere ametsa eta misioa egia bihurtzen jarraitzen duena.

Espainian, salletarren presentzia 1878an hasi zen, Anaia batzuk Madrilera iritsi zirenean Jesusen Bihotz Santuaren Umezurtzen Asiloaz arduratzeko. Frantzian Anaiak ezagutu zituen Ernestina Manuel de Villena andere burgesaren eskutik zetozen, eta bere dohain pedagogikoak baliatu nahi izan zituen bere karitate-lan batean.

Gaur egun, lan batekin hasi zena gure geografia zipriztintzen duten 120 obra baino gehiagotan biderkatu da.

Salletar karisma

Salletar karisma salletar familiaren bihotza mugitzen duen izpiritua da. Biziari sentitzeko eta begiratzeko moduan agertzen da, eta, zehazkiago, haurren eta gazteen hezkuntza- premiekiko sentsibilitate berezian, batez ere gabezia handienak dituztenengan.

Karismak sortzen diren beharrei konponbidea bilatzeko erantzukizuna sustatzen du, eta erantzunak eraginkor bihurtzen dituen sormena sortzen du.

Karismak elkartean errotzen gaitu: salletar elkartearen bizimodua eta era berean elkartearen hezteko modua da.

Salletar karismak etengabeko erronka bat planteatzen du: hezkuntza-lan edo -proiektu bakoitza ebanjelizazio-proiektu bihurtzea, non pertsona prozesuaren erdigunea den, eta non Jesus eta bere Ebanjelioa den hura bideratzen duen horizontea.

Salletar familia

Salletar bat salletar familiaren parte sentitzen den edozein pertsona da, harreman afektibo edo instituzional baten bidez, eta, era batera edo bestera, haurren, gazteen eta helduen beharrei erantzuten laguntzen duena, batez ere gizartetik baztertuenen beharrei adi.

Salletar familia mundu hobea eta gizatiarragoa eraikitzen lan egiten duten beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzeko prest dago. Hala, borondate oneko eta hainbat erlijio- tradiziotako pertsona guztiekin lankidetzan aritzen da, kulturen arteko topaketa-, elkarrizketa- eta bake-ikuspegitik.

Salletar elkarteak

Salletarren hezkuntza proiektua historikoki lotuta egon da bere eginkizuna senidetasun eta ebanjeliozko irizpideetatik bizi eta bete nahi izan duen elkarte batekin. Ia hiru mendez, elkarte horiek Anaiek bakarrik osatu zituzten.

Azken urteotan, misioaren komunioak kide berrien parte-hartzea bultzatu du salletar karisman. Horren ondorioz, elkarte mistoak sortu dira; alde batetik, Anaiek asoziatuekin eta beste salletar batzuekin osatutakoak, eta bestetik, asoziatuek eta beste salletarrek soilik osatutako elkarteak.

Salletar Elkarteen Sarea hamahiru zonaldetan antolatzen da, elkarteak banatzeko. Hauek dira zonaldeak: (1) Mendebaldeko Andaluzia; (2) Ekialdeko Andaluzia; (3) Kanariak; (4) Madril; (5) Valentzia-Teruel; (6) Balearrak; (7) Katalunia; (8) Errioxa-Zaragoza; (9) Gipuzkoa; (10) Bizkaia; (11) Kantaurikoa; (12) Valladolid; (13) Galizia-Portugal.

Salletar bokazioak

La Sallen, “bokazio-kultura” gizarte eta giza giro gisa ulertzen da, elkarte edo hezkuntza- obra baten inguruan sortua, giza bizitza bokazio gisa ulertzea sustatzen duena. Gizabanako bakoitzari, fededun izan ala ez, bere bizitzaren zentzua aurkitu eta pasioz bizitzeko aukera ematen dion esparrua da.

Salletar bokazioa “guztiei” irekita dagoela ulertzen da. Pertsona orok du bokazio bat, eta bokazio hori bizitzeko eta partekatzeko deia egiten zaio, bere pentsatzeko, sentitzeko eta jarduteko moduarekin koherentea izanik.

Bokazioa bizitza osoan irauten duen prozesua da. Ez da esperientzia puntual bakar batera mugatzen. Aitzitik, dei eta erantzunen segida gisa ikusten da, Jainkoaren eta gizaki bakoitzaren arteko elkarrizketa aske batean. Elkarrizketa hori misio batean gauzatzen da, eta bizitzako etapa guztietan eta errealitate berriekin harremanetan etengabe aurkitu behar da.

Horrela, bada, salletarrak garen aldetik, hainbat bokaziotatik bizi dezakegu misioarekin dugun konpromisoa, eta aintzatespen edo errekonozimendu publikoko izaera dute anaiarenak eta asoziatuarenak.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.