Salletar familia
Salletarrek beren bokaziotik gauzatzen dute misioa
Salletar familia
Salletarra da harreman afektibo edo instituzional baten bidez salletar familiaren parte sentitzen den edonor, eta, modu batera nahiz bestera, haurren, gazteen eta helduen beharrei, batez ere gizartean baztertuenak direnei, erantzuten laguntzen duena.
Salletar familia zabalik dago mundu hobeago eta gizatiarrago baten eraikuntzan lan egiten duten beste erakundeekin lankidetzan aritzeko. Horrela, borondate oneko eta hainbat erlijio-tradiziotako pertsona ororekin lankidetzan aritzen da, kulturen arteko topaketaren, elkarrizketaren eta bakearen ikuspegitik.
“Hitz egin dezagun Salletar Familiaz” dokumentuan jasotzen denaren arabera, familia honen partaide dira:
- Bizitza sagaratuko Institutuak: Kristau Eskoletako Anaiak, La Salleko Ahizpa Guadalupearrak, La Salleko Ahizpak, Jesusen Zerbitzari Salletarrak.
- Asoziatuak eta konpromiso publikoa duten senitarte modu ezberdinak (Anaiak eta sekularrak): “Signum Fidei” Senitarteak, La Salle hezkuntza-Senitarteak eta asoziatuen elkarteak.
- Konpromiso pertsonala, espiritualtasuna eta asoziazioaren funtsezko beste zenbait ezaugarri osatzen dituzten pertsonak, aitortza moduren batekin, baina konpromiso publikorik gabe.
- Anaidiak edo Barrutiak edo salletar familiak berak aitortutako erakundeak: Salletar Ikasle Ohien Mundu Batasuna (UMAEL), Salletar Gazteen Mugimendua, Salletar Unibertsitateen Nazioarteko Asoziazioa (AIUL), San Benildo Kluba, Salletar Amen Kluba, etab.
- Salletar hezkuntza-misioarekin konprometitutako beste zenbait pertsona: hezitzaileak, gurasoak, katekistak, boluntarioak, kirol- eta aisialdi-animatzaileak, administrazioko eta zerbitzuetako langileak, ikasleak.
Beste talde batzuk, hala nola Kristau Eskoletako Anaien Institutuaren ongileak eta afiliatuak.





