Salletar karisma

Senidetasunak eta elkarteak egiten dute La Salle

Salletar karisma

Fundazio-karisma oro bezala, salletar karisma Espiritu Santuarengandik datorkigu. Espirituak Elizari La Salleko Joan Bautistagan eman dion dohaina da, haur eta gazteak hezteko misioari zerbitzatzeko, batez ere pobreak heztekoari.

Dohain horrek ematen dio bizia salletar kontakizunari, eta misiorako komunio baten historia bihurtzen du, edo, zehazkiago, pobreen heziketarako senidetasunaren historia. Kontakizunaren bilbea, interesgarria egiten duen eta jarraitzera bultzatzen duen fantasia, ondorengo esapidean azkar asko adierazi zen nukleo karismatiko horretatik datorkio: “elkarrekin eta asoziazioz, pobreen hezkuntza zerbitzurako”. Salletar lehen komunitateak, fundatzaileak gidaturik, bere bizitza sagaratuaren erdigunea ere hau bera zela sumatu zuen, eta hala adierazi zuen bere profesa erlijiosoaren formulan.

Hasi orduko, “maisu” talde hark “anaiak” izena hartu zuen, elkarri esateko eta kanpokoei aditzera emateko beraiek nahi zutena ez zela “irakastea” soilik, anaiak gisa heztea baizik, senitarte-estiloaren baitan.

Senidetasun horrekin batera pobreen, batez ere haur eta gazteen artekoen, hezkuntza-premien aurrean sentsibilitate zorrotza sortzen da, eta ahalik eta erantzun onenekin soluzio-bidea eman nahi izateko erantzukizun-sentimendu premiatsua. Salletar elkarteak obra edo hezkuntza proiektu bakoitza ebanjelizazio-proiektu bilakatu nahi du, non pertsona den prozesuaren erdigune eta Jesus eta bere Ebanjelioa hori bideratzen duen horizontea. Bihotzak mugitu nahi dituen pedagogiarekin, eta Artzain Onaren irudia paradigma duen pertsonalizazio-dimentsioarekin.

Karisma honen berezko habitata elkartea da. Elkarte ministeriala: misiorako egina, misioaren baitan bizi dena eta misioak konfiguratua izaten uzten duena. Ez da egitura formal soil bat, pertsonen arteko loturak sortu eta solidarioak egiten dituen dinamismo bat baizik. Elkartea da gure oinek misiora joateko segurtasuna somatzen duten lur sendoa; lur emankorra da, non hezkuntzak fruitua eman ahal izango duen; eta agindutako lurra da, bizimodu gisa, horretara bideratzen ditu ikasleak.

Begiak eta begirada, edozein pertsonarengan ezaugarri identifikatzailea dira hutsezinenetakoa. Salletar karisma duenak harantzago begiratzen duela esan ohi da, fedearen begiz. Bere begiradak, salbatzen duen Jainkoa eta salbatu behar diren haur eta gazteak kontenplatzen ditu bata bestearen ondoren. Horrela bitartekaritzaren espiritualtasuna garatzen da. Fede espirituak gure historia eta eguneroko esperientzia salbazio-historia gisa ezagutzera garamatza. Esperientzia horretan, Jainkoarekin lankidetzan dihardugu “artisauen eta pobreen semeak” (La Salle) salbatzeko. Hau Jainkoaren Egintza da, horretarako sagaratu gaitu Hark, eta bere ministro egin.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.