En el Día Internacional del Voluntariado, La Salle como institución y La Salle Acción Social como plataforma aglutinadora de todas las acciones y la labor en favor de la educación, la justicia y la transformación social en La Salle, quieren agradecer su compromiso e implicación a todas las personas que de manera desinteresada se entregan a los demás.
Lee aquí “Salletar boluntarioari gutuna”:
Gaur, eskerrak ematen dizkizuegu mundu bidezkoago, senide-artekoago eta solidarioagoa eraikitzeko hartu duzuen konpromisoagatik. Gure hezkuntza-obren eta gure gizarte-ekintzaren funtsezko parte zarete, eta adierazten duzue fedea eta guztiz emana den maitasuna gai direla bizitza eta bizi garen mundua eraldatzeko.
Boluntariotza hurkoaren oinazearen aurrean sortzen den erantzun etiko eta errukior bat da. La Sallen uste dugu boluntariotza topaketa dela eta bestela ez dela deus. Boluntario izatea ekintza solidarioa bera baino askoz gehiago da, munduan izateko eta egoteko modu bat da, salletar balioekin bizitzeko eta identifikatzeko modu bat. Boluntariotzak eraldatu egiten du eta eraldatu egiten gaitu. Pertsonalki hazten laguntzen digu.
Salletar boluntariotzak okupatzen eta kezkatzen gaituen errealitatetik harantzago begiratzen du. Errealitatearekin topo egitera irteten da, behar duenari modu altruistan laguntzeko asmo sendoz.
- Hainbat eremutan –ikastetxeak, gizarte-hezkuntzazko obrak, GGKEak, unibertsitateak, Salletar elkarteak eta Salle Gazte taldeak–,
- hainbat tokitan –tokian tokikoak, nazionalak eta nazioartekoak–,
- denbora espazio ezberdinetan –iraupen labur nahiz luzekoetan–.
Boluntariotza hau inspiratzen duten printzipioak –fedea, senidetasuna eta zerbitzua– agerian jartzen dira zure eguneroko zereginean, aurrez aurre begiratzen dituzun pertsona pobretuen, zaurgarrien, migratzaileen… aurpegietan. La Salleren karisma bizitzeko aukera paregabea da. Izan ere, salletarrok gure bizitza eta gure dohainak besteen zerbitzuan partekatzen ditugu, batez ere behar handiena dutenen zerbitzuan, gure fedearen eta giza konpromisoaren adierazpen zehatz baitira.
Boluntariotzaren Nazioarteko Egunean, La Sallek zeure burua zaintzearen garrantzian jartzen du arreta, besteen zerbitzurako den gure identitatearen funtsezko parte baitzara. Gizarte-ekintza modu komunitarioan bizi dugu, hezkuntza-azentuz. Funtsezkoa da prozesu pertsonalak eta taldekoak elkarrekin eramatea, geure hazkundea eta zeregina burutzen dugun haien hazkundea erraztu dezaten.
Eskertzen dizuegu laguntzeko eta bidea egiteko bihotza zabalik beti izatea. Ez zarete emateko bakarrik prest zareten pertsonak, zeuen burua ere urrats bakoitzean emateko prest zaudetenak baizik.
Zuen zereginak, fedea eta salletar karisma bizi izanik, Arlep Barrutian zerbitzatzeko, eraikitzeko eta eraldatzeko dugun konpromisoa berresten laguntzen du.
Carta en todos los idiomas:
Publicaciones
Crónica del encuentro del Equipo NCA Arlep: Miradas que sostienen el camino
Toc, toc, toc… Como tantas veces, llamamos a la puerta imaginaria que nos reúne y, al abrirse, aparecemos quienes formamos...
En el Día Internacional del Voluntariado, desde La Salle Acción Social reconocemos a las personas que se entregan a los demás en una carta
En el Día Internacional del Voluntariado, La Salle como institución y La Salle Acción Social como plataforma aglutinadora de todas...
Gala benéfica a favor de la obra socioeducativa lasaliana Estrella Azahara
El día 1 de diciembre se celebró en el Salón de Actos del Rectorado de la Universidad de Córdoba la...
Continúan dándose pasos hacia la nueva Relem
La Casa Generalicia del Instituto de los Hermanos de las Escuelas Cristianas en Roma acogió este 1 de diciembre la...
El corto "Baile con la muerte" de una exalumna de La Salle Campus Barcelona sigue dando pasos tras ser preseleccionado al Mejor Corto de Animación en los Goya
El corto “Baile con la muerte”, dirigido por la exalumna de La Salle Campus Barcelona Carlota Massó, sigue su recorrido...





