Salletar elkarteen sarea
Salletar misioa elkartean bizi dugu
Salletar elkarteen sarea
Salletar hezkuntza proiektua historikoki lotuta egon da bere misioa senidetasun eta ebanjelio irizpidez bizi eta bete nahi izan duen elkartearekin. Ia hiru mendetan zehar, elkarte horiek Anaiek bakarrik osatuak izan ziren.
Azken urteotan, misiorako elkartasunak salletar karisman kide berriek parte hartzea bultzatu du. Horren ondorioz, elkarte mistoak sortu dira, Anaiek asoziatuekin eta beste zenbait salletarrekin osatuak, eta baita asoziatu eta beste zenbait salletarrez bakarrik osatutako elkarteak ere.
- Arlep Barrutiko Salletar Elkarteen Sarea honako hauek osatzen dute:
- Anaien elkarteek.
- Asoziatu sekularren elkarteek.
- Anaien, asoziatu sekularren eta/edo beste salletarren arteko elkarteek.
- Sarean sartu nahia adierazi duten beste salletar elkarte intentzionalek, Anai Ikuslari Titularrak eta haren Kontseiluak onartu izan ondoren, Salletar Elkarteen Sarea antolatzeko ezartzen diren egituren bidez integratzeko konpromisoa azaldu eta onartuak izan ondoren, alegia.
Sare hau “elkarte-zonaldetan” antolatzen da. Elkarte-zonaldea Barrutiko hainbat salletar elkarteek osatutako taldea da, eta koordinazioa eta sinergiak bilatzea du helburu, elkarteen bizitza babesteko eta elkarte horiek kokaturik diren zonalde geografikoan misioaren beharrei ematen zaizkien erantzunak sendotzeko.
Salletar elkarteak hamahiru elkarte-zonaldetan banatuta daude.
Anaien eta asoziatu sekularren akonpainamendu instituzionala eta pertsonala Anai Ikuslari Titularraren, Anai Ikuslari Laguntzaileen eta elkarteko zuzendariaren esku dago .
Gainera, bada Zonaldeko Animatzailearen figura, Anai Ikuslari Titularraren delegatua dena animazio eta akonpainamendurako zonalde jakin batean, batez ere, elkarteen arteko alderdiei dagokienetan.





