Ingurune segurua

La Sallen pertsonak zaintzen ditugu, pertsonak direlako garrantzitsuena

Etika eta Jokabide Kodea - Kanal Etikoa - Etika Batzordea

La Salle-n Etika eta Jokabide Kode bat dugu. Kode horretan, Kristau Eskoletako Anaien Hezkuntza Obraren Sareak -La Salle Arlep Barrutia- garatutako jardueren kudeaketan hartutako konpromisoak eta erantzukizun etikoak jasotzen dira, eta sare hori osatzen duten guztiek ezagutu eta beren gain hartu behar dituzte.

La Salle Arlep Barrutia bere Etika Batzordean oinarritzen da, Etika eta Jokabide Kodea betetzen ote den eta aldian-aldian berrikusten ote den jakiteko, bai eta aipatutako testuan edo indarrean dagoen lege-araudian jasotako jokabideak ez betetzea edo urratzea dakarren edozein kasu ikertzeko ere.

Gertakari horien berri duen edo pairatzen dituen edozein pertsona jar daiteke harremanetan Etika Batzordearekin, Barneko Informazio Kanalaren bidez, hemen. Etika Batzordeak, indarrean dagoen legeriaren arabera, jasotako komunikazioen konfidentzialtasuna bermatuko du, eta salaketa funtsik gabeak, zalantzazkoak edo faltsuak aurkeztuz gero izan daitezkeen erantzukizunez ohartaraziko du.

Irakurri Etika eta Jokabide Kodea (hirugarren berrikuspena 2025eko apirilean):

 

 

Adingabeei egindako abusuak salatuz gero jarduteko protokoloa

Kristau Eskoletako Anaidia (La Salle) gardena da adingabeei egindako abusuen salaketei aurre egiteko, eta kasu hauetan erantzunak ematen eta ekintzak burutzen ditu inolako ahaleginik aurreztu barik.

La Sallek beti erabaki du egia bilatzeko eta edozein abusu motaren biktimei arreta emateko konpromisoari eustea, gertakari horiek publikoki gaitzestea, bere erantzukizuna bere gain hartzea eta kaltetutako pertsonei laguntzeko borondatea helaraztea.

Ezagutu hemen jarduera-protokoloaren testu osoa.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.