Gure eskola eredua: Ikaskuntzarako Testuinguru Berria (ITB)
La Sallek, tradizioa eta berrikuntza kontuan izanik, bizitzarako prestatzen duen eskola izan nahi du. Horregatik, gizarte aldakorrarekiko sentikorra izanik, gure ikasleei gaitasunak eta trebetasunak garatzea ahalbidetzen dieten dinamismoez hornitu da, gizartearen eskaerak oso presente dituen ikaskuntza testuinguru batean. ITB nortasun propioa duen esparru pedagogiko eta pastoraleko eskola-eredua da. Antolaketa-, metodologia- eta ebaluazio-proposamen argia aurkezten du, pertsonaren hezkuntzari zentzu osoa ematen diona, haren dimentsio emozionala, kognitiboa, gorputzekoa, soziala edo espirituala modu integralean landuz, bere garapenaren etapa guztietan. Ikasleak ikaskuntzaren erdigunean jartzen dituzten printzipio pedagogiko eta esparru didaktikoetan oinarritzen da, hezitzailea proposatzen dute prozesu horren gidari eta bitartekari gisa, eta familiak prozesuan parte hartzen duten eragile aktibo gisa.