Hezitzaileentzako formazioa

Inoiz ez diogu ikasteari uzten hazten jarraitzeko

Misiorako Salletar Formazioaren balioa eta helburua

“Salletar misioa giza eta kristau hezkuntza da, guztiei irekia, baina batez ere pobreei, Elizak Anaidiari ematen dion ministerioaren arabera. Gaur egun, emakumeek eta gizonek partekatzen dute misio hori, lekukotasun, zerbitzu eta komunio gisa. Lehen kezka duintasuna eta oinarrizko eskubideak ukatzen zaizkien eta garapen-aukerarik ez duten horien hezkuntza-premiei erantzutea da… Salletar misiorako formazioa salletar identitatea osatzen duten elementuak barneratzeko prozesua da. Pertsonen akonpainamendua eskatzen du eta, batez ere, laguntza ematen du pertsonen hazkuntza eta heldutasun gizatiar eta espiritualean, euren bokazioari eta misioaren beharrizanei erantzuteko… “. (Salletar Misiorako Formazioa. Erreferentzia-esparru komuna. MEL 51, 2.1, 3.1 koadernoak, 6-7 or.).

“Fundatzailearen garaitik, misiorako formazioa bizitza errealeko egoerak kontenplatzeko erantzun praktiko gisa interpretatu da…”. (Salletar Misiorako Formazioa. Ibilbidea, 12. or.).

Formazioaren printzipioak

  1. Formazioa identitate pertsonala eta kolektiboa garatzeko da, bai eta hezkuntzako gaitasun profesionalak garatzeko ere.

  2. Formazioak hezitzaileak eta bere hezkuntza elkarteak misioan duten eguneroko esperientziari buruz egiten duten hausnarketa sustatzen du, hartzaileengan aurkitzen dituzten premiei erantzun berritu eta eraginkorra emateko.

  3. Formazioa misioan erantzunkidetasuna sustatzeko da.

  4. Formazioa etengabea da aldaketarako eta, beraz, eraldatzailea.

  5. Formazioak misiorako asoziazioa sustatzen du.

  6. Formazioak tokiko beharrei eta premia orokorrei erantzuten die.

  7. Formazioaren abiapuntua norbanako bakoitzaren errealitatea da.

  8. Formazioa integratzailea da.

  9. Formazioa elkartean ematen da.

  10. Formazioak espiritualtasun espezifikoa garatzen du.

  11. Sorrerako gertaera karismatikoa inspirazio- eta bereizmen-iturri gisa aurkezten du formazioak.

  12. Formazioa bizitza osorako da.

Oinarrizko eta Etengabeko Formazio Instituzionalerako Plan Integrala

“Hezkuntza Sareko obretan diharduten pertsonekiko konpromisoaren funtsezko osagarri bezala, Erakundeak, formazio ibilbideak eskaintzen dizkie, pertenentzia zentzua, salletar hezkuntza proiektuaren giltzarriak eta erakundeak ematen dizkien erantzukizunetan gaitasuna erakusteko aukera izan dezaten.” (Misio Proiektua, 2.2. 20 orr.)

Oinarrizko eta Etengabeko Formazio Instituzionalaren Plan Integrala La Salle Hezkuntza Obren Sareko irakasle eta irakasle ez diren hezitzaileentzat da. 4 ibilbide ditu, bakoitza bere formazio-programarekin.

Horizonte orokorra: La Salle Erakundeak formazio-ibilbideak eskaintzen dizkie bere hezitzaileei, honako hauek errazteko:

  • Pertenentziaren zentzua eskuratzea.
  • Salletar hezkuntza-proiektuaren gakoak ezagutzea.
  • Eta erakundeak agindutako oraingo eta hurrengo eginkizun desberdinak garatzeko eskumena.

Formazio Plan Integralaren ibilbideak

Deskribapena: La Salle Hezkuntza Obren Sarean sartzeko ibilbidea.

Horizontea: Hartzaileei salletar hezkuntza-proiektuaren ikuspegi orokorra ematera bideratuta dago, eta proiektu horretako pertenentziaren zentzua garatzen hasten da.

Programa: 

  • IFI (Hasierako Prestakuntza Ibilbidea)

Deskribapena: La Salle Hezkuntza Obren Sarean izpirituaren edo salletar karismaren jarraipena ziurtatzeko ibilbidea.

Horizontea: Hartzaileengan salletar identitatea sustatzen du; misiorako asoziatzeko espiritua sustatzen du eta salletar elkartearen garapena bultzatzen du.

Programak: 

  • CELAS (hezitzaile irakasleak, hezitzaile ez-irakasteak eta gazteak)
  • CEL (Anaien eta sekularren Emaus Elkartea)
  • CIL (Nazioarteko Salletar Zentroa)
  • Salletar Formatzaileen Masterra
  • Salletar Formatzaileen Espezializazioko Goi Mailako Ikastaroa

Deskribapena: Hezkuntza-misioaren funtzio espezifikoak eraginkortasunez betetzeko gaitzeko ibilbidea.

Horizontea: Salletar hezitzaileen animazio eta trebakuntza profesionala eta La Salle Hezkuntza Obren Sarean duten lidergo eraginkorra, bereziki tokian-tokian.

Programak: 

  • EEIko irakasleen formazioa
  • Tutoreen formazioa
  • Tokiko pastoraltzako arduradunen formazioa (Betel)
  • Zuzendarien formazioa
  • Zuzendaritza Orokorren formazioa
  • Talde-animatzaileen eta aisialdiko begiraleen formazioa
  • Boluntariotzarako formazioa
  • Laguntzeko (Akonpainamendurako) formazioa
  • Barnekotasunean hezteko formazioa

Deskribapena: Pertsonaren barne garapenera orientatzen da, bere dimentsio psikologiko eta espiritualean.

Horizontea: Salletarren hezkuntza-proiektuan inplikatutako hezitzaileen hazkunde pertsonala, psikologikoa eta espirituala sustatzea.

Programak: 

  • Roma Experience
  • Salletar espiritualtasuna (on-line)
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.