La Salle Gizarte Ekintza

Errealitateaz hunkiturik geratzea eta hezkuntzatik erantzuna eskaintzea

La Salle Gizarte Ekintza

Salle Gizarte Ekintzaren helburua da iristen den lekuetan gehien behar dutenei arreta eskaintzea. Gizarte-hezkuntzazko obrak eta salletar GGKEak, ikastetxeak eta unibertsitateko campusak, SalleGazte eta elkarteak oinarri hartuta, La Sallek ahaleginak egiten ditu errealitate sozialak sortzen dituen arazoei hainbat ekintza eta ekimenekin erantzuteko.

Erreferentziako dokumentuak:

Dokumentu markoa Eragin soziala La Sallen

La Salle Gizarte Ekintza dokumentu markoa

Boluntariotza La Salle Dokumentu markoa

Hezkuntza Justizian, Solidaritatean eta Bakean La Sallen

Gizarte-hezkuntzazko obrak

Gizarte-hezkuntzazko obrek honako hauen bidez proiektatzen dute beren gizarte-ekintza: haur, nerabe, familia eta helduekiko esku-hartze psiko-sozioedukatiboaren bidez; adin txikikoen egoitza-espazioetan eta gazteen eta helduen emantzipazio-espazioetan esku hartzearen bidez; esku-hartze soziolaborala, partaidetza eta ekintza komunitarioaren bidez; zaurgarri-egoeran dauden pertsonen harrera, babesa, sustapena eta integrazioaren bidez; ikastetxe eta unibertsitate-campusetako sentsibilizazioaren bidez, bai ikasleengan, bai hezitzaileengan eta familiengan; eta gazteei eta helduei, ikastetxeetako, unibertsitate-campusetako edo beste testuinguruetako hezitzaileei boluntariotza-eskaintzaren bidez.

GGKEak

Gure GGKEetatik gizarte-ekintza gauzatzen dugu, garapenerako lankidetza-proiektuak abian jartzeari esker; sentsibilizazio eta eragin politikoko kanpainak egiteari esker; pertsonei boluntariotzako alternatibak eskainiz, nazio nahiz nazioarte mailan; eta bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsua sustatuz.

Ikastetxeak eta unibertsitate-campusak

Gure ikastetxe eta unibertsitateetako campusetan gizarte-ekintza da GGKEek proposatutako material espezifikoen bidezko sentsibilizazioa, gizarte-hezkuntzazko obrak, ikastaroko goiburuak edota eguneroko egoerei buruzko gogoeta. Gainera, errealitaterekiko hurbilketa egiten dugu, dela eskola eremura ekarriz errealitatea, dela aurkitzen den tokira joanez justizian, solidaritatean eta bakean hezteko planak proposatzen duen bezala. Curriculumari, SalleGazteko taldeen dinamikari eta boluntariotzako esperientziei lotutako ekintza solidarioen proposamenak eskaintzen ditugu. Eta hori guztia, oso kontuan hartuta Ikaskuntza Testuinguru Berria (ITB) eredu pedagogikoak proposatzen duen esperientziazko eta diziplinarteko proposamena.

SalleGazte

SalleGaztek Gizarte Ekintzako eta Udako Boluntariotzako Planaren barruko boluntariotza-programen bidez gauzatzen du gizarte-ekintza. Plan horrek gazteak auzolanetara, salletar gizarte-hezkuntzazko obretara edo nazioarteko esku-hartzeetara hurbiltzen ditu.

Elkarteak

Salletar elkarteek gizarte-ekintza burutzen dute, gazte eta familia migratzaileen harrera-elkarte bihurtuz; ikastetxe eta gizarte-hezkuntzazko obrak babestuz, salletarrak izan ala ez; GGKEen jardueretan parte hartuz, salletarrak izan ala ez; boluntariotza-ekintzak beste erakundeetan garatuz, hala nola Caritasen, edo parrokietan, espetxeetan, elikagai-bankuetan; eta nazioarteko boluntariotzan parte hartuz.

Mila hitzek baino gehiago balio duten irudiak.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.