Egun gutxi barru, Abendualdiak Jainko-Haurraren eskutik datorren argiari bide emango dio. Hark, munduaren salbazioarekin konprometitua izanik, gure artean bizi nahi izan zuen guri bidea erakusteko. Orain, salletar familiako kide garenez, lekuko izatera eta gure misioa gauzatzera deituta gaude, gure fundatzaileak, La Salleko san Joan Bautistak, oparitu zigun karismatik.
Eguberria hasiera berri bat da, abagune berri bat birjaiotzeko, begirada enfokatzeko, sinesteko, barkatzeko, fedea berritzeko eta ospatzeko, ahaztu gabe mundu honetako txoko askotan bakea falta dela, non pertsona askok sufritzen ari diren. Gosea, gerrak, lekualdaketak, oinarrizko gabeziak, leku urrunetan eta ez hain urrunetan, ezin ditugu eta ez dira ezkutatu behar, zorionekoagoak garenok bizi dugun pozaren azpian. Solidaritateak, eskuzabaltasunak, justiziak eta bakeak argi egingo diguten faroak izan behar dute eta besteak argitzen lagunduko dutenak.
La Sallen zaurgarrienekin dugun konpromisoa geure akuilu bihurtu nahi dugu, beti harantzago begiratuz, batasunetik lan eginez, keinu xumeenetatik abiatuta, gizarte bidezkoagoa, sentikorragoa, inplikatuagoa eta guztiei abaguneak eskainiko dizkiena lortzeko.
Egunero lekuko gara Jainkoaren deiak interpelatuta sentitzen diren eta mundu hau leku hobea izan dadin lan egiten duten gure hezitzaileen, ikasleen, gazteen, familien, Anaien, asoziatuen, boluntarioen eta beste lankideen konpromisoaren lekuko hain zuzen. Harro eta zorioneko sentitzen gara salletar hezkuntza-obra eta elkarte bakoitzean La Salleren ametsa bizitzeko inplikatzen den familia honen parte izateaz.
Agur esan diezaiogun 2025ari, funtsean gehien behar dutenei begirada zuzenduko dien konpromiso berritu batekin. Bizi dezagun pozez, ilusioz eta eskuzabaltasunez etortzeko dagoena, unean-unean gozatuz eta esker onez.
Publicaciones
"Argia izateko konpromisoa"
Egun gutxi barru, Abendualdiak Jainko-Haurraren eskutik datorren argiari bide emango dio. Hark, munduaren salbazioarekin konprometitua izanik, gure artean bizi nahi...
Los 26 centros La Salle del Consorcio inician el proceso de selección de alumnado para movilidades internacionales Erasmus+
Los 26 centros educativos La Salle que forman parte del Consorcio Erasmus+ se encuentran actualmente inmersos en el proceso de...
La Salle participa en el Proyecto Earth, iniciativa clave de Erasmus+
El Proyecto EARTH arranca en las obras socioeducativas de La Salle Sector Andalucía, que atiende a los centros La Salle...
Beatificados dos antiguos alumnos lasalianos
Este 13 de diciembre, la catedral de Notre-Dame, de París, acogió la ceremonia de beatificación de cincuenta mártires franceses de...
El Encuentro XIV de la IALU, a la que acude La Salle en España y Portugal, impulsa en Nairobi la cooperación global lasaliana en educación superior
La International Association of Lasallian Universities (IALU) celebró en Nairobi, entre el 1 y el 5 de diciembre, el Encuentro...





