Gardentasuna

Informazio guztia zure eskura jartzen dugu

Zer da gardentasuna?

Gardentasuna eta gobernu onaren irizpideak funtsezko ardatzak dira erakunde publiko eta pribatu guztien funtzionamenduan. Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legea indarrean sartzeak aurrerapen bat dakar arlo horretako araudiaren erregulazioan. Gainera, beren xedapenekin bat etorriz, laguntza edo dirulaguntza publikoak zenbateko jakin batzuetan jasotzen dituzten erakunde pribatuek publizitate aktiboaren betebeharra bete beharko dute, aipatutako Legearen 3. artikuluaren arabera.

Gardentasunaren Atari honen bidez, La Sallek publizitate aktiboaren betebehar hori betetzen du, eta bere funtzionamenduaren alderdi guztietan eta bere jardueren garapenean gardentasunarekiko erabateko konpromisoa erakusten jarraitu nahi du, une oro egin duen bezala. Atari hau informazioaren kudeaketan eta sarbidean gardentasunaren helburu hori betetzeko baliagarria izango delakoan gaude.

Aplikatu beharreko arau-esparrua

  • Zuzenbide Kanonikoaren Kodea / Kontsultatu
  • 1979ko Espainiako Estatua eta Aulki Santuaren arteko akordioak /   Kontsultatu
  • 7/1980 Lege Organikoa, uztailaren 5ekoa, Erlijio Askatasunari buruz / Kontsulta
  • 594/2015 Errege Dekretua, 2015eko uztailaren 3koa, zeinetan Erlijio Erakundeen Erregistroa arautzen den / Kontsulta
  • Fundazioen Legea / Kontsultatu
  • Mezenasgoaren Legea / Kontsultatu 2002... 2022

Plangintza eta kudeaketa-tresnak

La Salleren gaur egungo misioa definitzen duen dokumentua da. Dokumentu honek salletar karisma Arlep Barrutiaren antolaketa eta egiturarekin lotzen du. Salletarren hezkuntza-komunitatea, sektorekako antolaketa-egitura, eskolaren bihotza den hezkuntza- eta pastoraltza-misioa eta kudeaketa-irizpideak zehazten ditu. 

Kontsultatu hemen "Misio-proiektua"

Plan estrategikoak Salletar Misioaren Batzarrak denbora-tarte jakin baterako ezartzen dituen helburuak, ekintza-ildoak eta jarduera zehatzak markatzen ditu. Plan hori Sektore eta hezkuntza-obra bakoitzaren testuinguruan kokatzen da.

Kontsulta ezazu hemen Arlep Barrutiko Plan Estrategikoa

Salletar zentro batean hezten duten pertsona guztien arau-kodeak eta jokabide-arauak biltzen dituen dokumentua da. Irakasleak izan daitezke, baita irakasle ez direnak ere, baina beren zereginak eskolaren zerbitzura egiten dituztenak, eta horiek ere laguntzen dute hezkuntzan.

Kontsultatu hemen  Kode etikoa

Sartu

 

Erakunde- eta antolaketa-informazioa

“Barruti Kapitulua asanblada pastoral eta administratiboa da, Anaien arteko batasun sakona adierazten duena eta, zuzenean nahiz ordezkatuta, Barrutiko gogoeta- eta erabakitze-instantzietan aktiboki parte hartzeko aukera ematen diena” (Ar 137). Barrutiko gobernu-organo gorena da, betiere Kapitulu Orokorretatik datozen orientabideen menpe eta Anaiburu Orokorraren eta haren Kontseiluaren berrespen menpe (ikus Ar 141). “Barruti Kapitulua antolatzerakoan aukera emango zaio Hezkuntza Misioaren instantzia ezberdinetatik interpelatua izateari” (Ar 137.1)  -bereziki Barrutiko SHM Asanbladatik-, halaber Salletar Elkarteen Asanbladatik. 

 

Anaien eta Salletarren partaidetza- eta ordezkaritza-organo gorena da, gogoetarako eta helburu eta ekintza-lerro komunak ezartzeko misio-gaietan Barrutirako. Misioaren inguruan dagoen elkartasun eta batasuna sustatzen ditu salletar guztien artean.

Anai Ikuslari Titularraren aholkularitza-organoa da Salletar Hezkuntza Sareari dagokionez, eta Barrutiko Salletar Hezkuntza Misiorako Asanbladaren orientabideak eta proposamenak gauzatzeko.

*Barruti Animazio Taldea zuzenean Anai Ikuslari Titularraren menpe dagoen Barrutiko jardueraren animazio- eta zuzendaritza-organoa da.

**Barruti Hezkuntza Sarearen Animazio Taldea

Zuzenean Anai Ikuslari Titularraren menpe dagoen Barrutiko jardueraren animazio- eta zuzendaritza-organoa da.

Arlep Barrutiko Animazio Taldekideak ezagutu ditzakezu “Ezagutu gaitzazu/ Barne Antolaketa” atalera joz.

Araudiarekin bat etorriz, Anai Ikuslari Titularra da Barrutiko lehen arduraduna eta lehen animatzailea, Barrutiaren batasunaren eta bizitasunaren berme. Hari dagozkio Araudiko 142-142.5 artikuluetan zehaztutako zereginak burutzea, pertsonalki nahiz ordezkatuz. Kanonikoki, Anai Ikuslari Titularra da Erlijioso-buru Nagusia Barruti esparruan (Ikus Zuzenbide Kanonikoaren Kodea, 620 k.).

Elkartea osatzen du, gutxienez, Barrutiko Animazio Taldea osatzen duten Anaiekin eta hala nahiko luketen talde horretako Asoziatu sekular eta salletarrekin.

Anai Ikuslari Titularraren ordezkaria da Barrutiko Salletar Hezkuntza Sarearen koordinaketa eta animaziorako.

Barrutiko Animazio Taldeko kide da, baita Hezkuntza Sarearen Barrutiko Animazio Taldeko eta Barrutiko SHMrako kontseiluko ere.

La Salle Arlep Barrutiko obren eta elkarteen banaketa ikus dezakezu "Aurkitu gaitzazu" atalean.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.